XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III.- LEGITIMAZIO PASIBOA.- Nire ordezkatuaren senarrari dagokio.

IV.- PROZEDURA.- Kode Zibila Aldatzeko Legeko 5. xedapen gehigarriak ezartzen du intzidenteetako prozedura eta, beraz, Judiziamendu Zibilaren Legeko 741. artikulua eta hurrengoak aplikatu behar dira, berezitasun propioekin xedapen horrek ezartzen dituen epe eta gainerakoei dagokienez.

V.- FUNTSEZKO OINARRIAK.- Espainiako Konstituzioko 32. artikuluko 2 zenbakiak zera ezartzen du: Legeak erregulatuko ditu ezkontza-moduak, adina eta ezkontzeko gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, banantzeko eta desegiteko kausak eta horien ondorioak.

Kode Zibilak bere 85. artikuluan xedatzen du: Ezkontza desegiten da, zein ere den bere modua eta ospatu izandako denbora, ezkontideetakoren baten heriotzagatik edo heriotza-deklarazioagatik eta dibortzioagatik.

Eta konkretuki Kode Zibileko 86. artikuluak, honako hauek ezartzen ditu dibortzioko kausa bezala: 4.: Ezkontideetako edozeinek eskatuta, hauen elkarbizitza gutxienez bost urteko epean zehar benetan iraungita egotea.

Azaldutako guztiarengatik, bidezkoa da eta

EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT: Ezen aurkeztutzat emanez idazki hau, juntatutako dokumentuak eta guzti horren kopia, ameti ditzala, eta ni neu ere bai alderdi bezala, betetzen dudan EDURNE ESTANDA OLASAGASTI anderearen ordezkaritzan, zeina behar bezala askietsitako eskuorde-eskrituraren kopiarekin kreditatzen baitut;

formulatutzat eman dadila nire ordezkatuak EMILIO URIA ARANZAMENDI jaunarekin egindako ezkontzaren DIBORTZIO-DEMANDA, eta bete beharreko tramiteen ondoren, eman dadila bere egunean Epaia, ezkontza horren dibortzioa erabakiz.

Justizia horixe eskatzen dut ...(e)n, 19 ...(e)ko ... aren ...(e)an.

OROBAT DIOT: Auzi orotarako denez juntatzen den eskuordea, eta beste erabileratarako behar dudalako, bidezkoa dela eta

EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT: Erabaki dezala berori desglosatu eta alderdi honi entregatzea, horren ordez nota nahikoa utziz.

Justizia hori berreskatzen dut ut-supra lekuan eta datan.